Translate

lunes, 31 de octubre de 2011

Zubi meharretik.

Batzutan bizitza zaila da, beste batzutan erraza. Batzutan gauzak bakarrik ateratzen dira, beste batzutan merezitu behar dituzu. Eta gezurra dirudi, baina maiz bide erraza alde batera utzi behar duzu, ta zubi meharretik gurutzatu behar duzu beste aldera pasatzeko.

viernes, 28 de octubre de 2011

Dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut.

Ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz
kafetegi barrura sartu, lekua hartu
eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
bikote bat muxuka mundua desafiatzen
bizitza xurgatzen
muxuz-muxu maitasuna puzten
ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...

Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
berri gehienek
hortzak erakusten dioten zorionari,
zorion apurrari
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
hiru palestinar zulora, real madrilek gola
arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
eta galdetzen dut zer ote den hau
bizi ala iraun, bizi ala iraun,
biziraun zu barik

Noizean behin barregin
bakoitzak bere ikarak
gordetzen ditu berekin
halakoak gara
ezinegona, zulo sakona
sentitzen dudana ez da batere ona
batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
gaizki nabilela ohartzen naiz
kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...

Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
nuke kanpoko mundura
baina kosta egiten zait,
kosta egiten zait, bai
ta ez naiz ari,
ez naiz ari damu eta erruei buruz
hainbat zauri irekirik ditut
horixe da dena, barkatu

Behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen

Dirudizun bezain zoriontsu
izan zaitezen opa dizut.



martes, 25 de octubre de 2011

Euskadiko eguna.


Kaixo, gaur Euskadiko eguna da, ta horrexegatik abesti hau jarriko dizuet, ondo pasa, ta... Euskaeraz hitz egin, Euskaldunak garelako.


Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.

Ez nekeak, ez da bide txarra;
gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunal gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunal gara,
Euskal Herrikoak.


lunes, 24 de octubre de 2011

Beldurrik gabe.


Ohera beste behin gaur ez dut itzuli nahi
zu gabe,
ezin dut zurekin ondoangoizean esnatuta espainak oskartu nahi nizkizuke berriz.

Galtzen ba zara oiutzera hasi ala.
bidean bilazazu nire begietan.
Maite zaitut besarkatzerakoan. Ordua gelditzen da.
Une baten.

Noiz harte egon naiz zure zain.
Badakizu eta mila aldiz
berdina itxarongo nukeela.

Galtzen ba naiz oiutzera hasi ala
heldu aurkituko dut zure begietan.
Maite zaitut besarkatzerakoan Ordua gelditzen da.
Une baten.

Gelditu zaitez nire ondoan beldurrik gabe nahi nuke bizi
geldituko naiz zure ondoan beldurrik gabe bizi zaren harte.

Gelditu zaitez nire ondoan beldurrik gabe nahi nuke bizi
geldituko naiz zure ondoan beldurrik gabe bizi zaren arte.